domingo, 18 de mayo de 2008

Tic-ak eta ezgaitasunak dituzten pertsonak

Youtuben aurkitu dudan bideo honek ,teknologia berriek ezgaitasunak dituzten pertsonei nola laguntzen dien ikusteko aukera ematen digu. Tic-ei esker, ezgaituek, modu independenteagoan joka dezakete.

Nire ustez, teknologia berriak guztiontzako oso baliagarriak dira, nahiz eta hasiera batean, gutako askori iruditu, hauek erabiltzako zailak direla. Zein da zuen iritzia??


http://www.youtube.com/watch?v=P5CoiIFvpAc

Teknologia berrien funtzioak

Teknologia berriek funtzio asko dituzte. Honako hauek dira TICak dituen funtzio batzuk:

Gauzak adierazteko modu bat da (idatzi, marraztu, aurkezpenak egin, musika entzun, informazioa jaso eta bidali, argazkiak ikusi eta jaso, videoak ikusi eta jaso, besteak beste.)
  • Komunikatzeko eta informazioa prozesatzeko bidea da.
  • Edozer gauza ikasteko bidea ematen du.
  • Ondo pasatzeko eta jolasteko aukera ematen du.
Bukatu ezin daiteken zerrenda bat egin daiteke, teknologia berriek izugarrizko aukerak ematen dizkigu eta.
Ze funtzio bururatzen zaizkizue zuei?

domingo, 11 de mayo de 2008

Birusak


Birus informatikoei buruzko artikulu bat da. Bertan Instituto Nacional de Tecnologías de la Comunicación (Inteco)-ak egindako azterketa aurkezten da. Itekoek adierazten dute, etxean interneta daukaten %72 ordenagailuetan birusak daudela. 6000 internautei inkesta bat egin zaie eta sei hilabeteetan zehar hauen ordenagailuak 18.ooo aldiz aztertu dira. Interneta erabiltzen duten pertsonen jokaera bi motatakoa da, alde batetik, %10, internet konstzienteki gaizki erabiltzen duena, hau da, ordenagailua arriskuan jartzen duena eta, bestetik, % 90a, jakin gabe eta konturatu gabe, arriskuan jartzen dena. Lehenengoak normalean mutil gazteak dira, gurasoekin bizi dirak, ezezagunen korreoak irekitzen dituztenak eta joko desberdinetara jolasteko, ordenagailuaren segurtasun neurriak aldatzen dituztenak, birusak dituzten aztertu gabe. Honetaz aparte, internet erabiltzen duen %38,1 pertsonek adierazten dute, askotan antibirus programak itzaltzen dituztela, ordenagailuaren eta internetaren erabileran oztopoa direlako. Era berean, %24, 2ak pentsatzen du, antibirusak ez direla baliagarriak.

Nire ustez, birusen aurka jokatzea ez da batere erraza. Nik eta seguraski zuek ere, birusak direla eta, ordenagailuarekin arazoak izan ditugu. Arazo gehiago ez izateko kontu handiz ibili behar dugu eta ahal dugun guztietan birusak aztertu eta antibirusen eguneratzeak egin behar ditugu.

Zer pentsatzen duzue batzuk birusen inguruan duten jokaera eta iritziei buruz?

Artikulu osoa irakurri nahi baduzue klikatu hemen
.
http://www.hoytecnologia.com/noticias/ordenadores-domesticos-Internet-tiene/13662

Teknologia berrien abantailak eta disabantailak

Youtube-n teknologiaberrien inguruko bideo bat aurkitu dut, bertan TIC en abantailak eta desabantailak modu bisual bateanaurkezten dira.
Bideoa interesgarria eta motza da. Ikusi nahi baduzue hemen daukazue helbidea:

http://www.youtube.com/watch?v=iBFjodtduvU

viernes, 9 de mayo de 2008

Internetek ekarri dizkigun erraztasunak

Teknologia berriek bizitza erraztu digute. Batez ere internetek. Interneti esker, ez dugu gutunak idatzi, gutun-azalak erosi, seilua ipini, gutuna gutun-ontzira bota eta egun batzuk itxaron beharrik. Hauek bakarrik erabili ohi dira dokumentu ofizialak bidaltzeko.
Emailaren bidez, mezua bidaltzen den unean helduko da bidali dugun helbidera.
Gainera, emailaren bidez egindako lanak, ateratako argazkiak edota musika bidali daiteke.
Gaur egun edonorekin komunikatzeko ikasleok internet erabiltzen dugu, batez ere, emailen bidez edo messenger aren bidez lagunekin hitz egiteko eta eskolarako edo unibertsitaterako idatzitako lan zatiak gure artean bidaltzeko. Honela ez daukagu etxetik mugitzeko beharrik.

martes, 6 de mayo de 2008

Internetaren erabilera

Gaur egun internet bai eskolan baita etxean ere asko erabiltzen da. Internetak gauza asko egiteko aukera ematen digu, besteekin komunikatzeko, informazioa jasotzeko, bidaiak prestatzeko, emailak bidaltzeko, erosketak egiteko, besteak beste. Esan bezala, eskolan asko erabiltzen da, irakasleek informazioa bilatzeko, emailak jasotzeko etab erabiltzen dute. Ikasleek ere egindako gauzak beste ikasleei bidaltzeko aukera dute.

Nire ustez internetak erraztasun asko ematen dizkigu. Zer uste duzue zuek?

martes, 22 de abril de 2008

arbel digitalen erabilpena

Hemen pizarra digitalen inguruko bideo eta artikulu bat ikusi eta irakurtzeko aukera ematen dizuet.
Gaur egun eskoletan teknologia berriei loturiko baliabide berriak sartzen ari dira, horien artean, gero eta gehiago erabiltzen ari diren arbela digitalak. Arbela hauek aukera zabala eskaintzen dizkigute, marrazketaren, interneten erabileraren , matematika irakaskuntzarako, besteak beste. Hauen erabilerak, egindako lanak jasotzeko aukera ematen dute, arbel tradizionalek aukera hori eskaintzen ez dutelarik.
Nire ustez oso baliabide interesgarria eta erabilgarria da. Zuek zer pentsatzen duzue?
http://web.educastur.princast.es/proyectos/cuate/blog/?cat=5